Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola  1zk—1

48499 Zeberio

Nola heldu

Ametzola

Artea

 

Valle de Zeberio

Zeberio Ibarra Nerbioi eta Arratia Ibarren artean dago. Beraz, errepidez bi muturretako edozeinetatik iris zaitezke: Ugaotik (Miravalles gaztelaniaz) Nerbioi Ibarretik bazatoz, edo Arteatik (Castillo Elejabeitia gaztelaniaz) Arratia Ibarretik bazatoz

 

Zeberio Ibarreko errepidean zehar Ermitabarri auzora joan behar duzu. Bertan, errepidearen aldamenean, Paduako San Antonio baseliza aurkituko duzu beste eraikin batzuen artean. Nahastezina da, arkupeko teilatuari eusten dioten harrizko zutabe izugarriengatik. Ugaotik (Miravalles) bazatoz, baselizaren eta errepidearen ezkerraldeko hurrengo baserriaren artean dagoen asfaltozko pista hartu behar duzu; Arteatik (Castillo Elejabeitia) bazatoz, baselizaren eta haren aurreko baserriaren artean dagoen asfaltozko pista.

Pista horretatik zuzen jarraitu Ametza Errota eta Ermitabarri baserrietara heldu arte. Haiek atzean utzi ondoren, errepidea bitan banatzen da, eta ezkerreko pista aldapatsua hartu behar duzu.

Ermitabarri

Pista horretatik zuzen jarraitu Ametza Errota eta Ermitabarri baserrietara heldu arte. Haiek atzean utzi ondoren, errepidea bitan banatzen da, eta ezkerreko pista aldapatsua hartu behar duzu.

 

Bertan kartel bat aurkituko duzu, besteak beste Ametzola auzoaren izenarekin.

Asfaltozko pista horretatik zuzen joan Zeberiogana auzoa zeharkatu arte, eta aldapa txiki batetik jarraitu. Kurba oso itxi baten ondoren (klaxona jo) tarte lau txiki bat topatuko duzu, eta haren amaieran, aurrez aurre, Ametzola baserria. Baserriko aparkalekua eta sarrera atzealdean daude.

Mesedez, aparkatzerakoan kontuan hartu beharbada etxean jende gehiago dagoela, eta denek autoa aparkalekuan sartzeko eskubidea dutela.

 

Ongi aparkatzen baduzu, denok arazorik gabe sartuko gara.

 

Pista nahiko aldapatsua denez eta hainbat tokitan bi ibilgailu sartzen ez direnez, arren eskatzen dizugu abiadura-mugak errespetatzea, igotzerakoan zein jaisterakoan, ezustekorik egon ez dadin.

 

Gainerakoan, egonaldi atsegina opa dizugu.

Sarrera eskuinaldeko harrizko arkua da. Atearen ezkerraldean txirrin bat dago; lasai erabil ezazu inor harrera egitera irteten ez bazaizu.

GORBEA