|
Posta elektronikoa:
|
|
Telefonoak: 944046076 629429870 Mikel 609457016 Belén |
|
Helbidea: Ametzola 1zk—1 48499 Zeberio |
|
Paisaia |






|
Baserria Mandoia mendiaren hegoaldeko hegalean dago, irtengune lau batean. Horregatik, eguzkiak goizetik gauera etenik gabe jotzen dio.
Bestalde, baserritik paisaia zoragarria ikusten da: Zeberio ibarreko zati handi bat du aurrean, Gorbeiako parke naturala barne (hegoaldean), Arratia ibar ederraren zati bat ekialdean, haren atzean Urkiolako parke naturaleko haitzak, eta Bilbo inguruko mendiak mendebaldean.
Urteko egun askotan, ibarraren hondoa hodei-itsaso batez estalita esnatzen da eta baserritik bista ikusgarriak daude. Ikuskizun paregabe horrek ordu bat baino gehiago irauten du.
Eta egunak laino gabe argitzen badu ere, argitsua bada, baserritik ikusten den paisaia kontenplatuz goza dezakegu. |