Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola 1zk—1

48499 Zeberio

Lehenengo solairuko gelak

Etxeko gela guztiek bezala, lehenengo solairuan dauden hiru gelek berokuntza zentrala dute, eta baita bainugela ere, hidromasaje-zutabeaz, komunaz eta konketaz hornitua. Horrez gain, bainugelan eskuoihalentzako erradiadoreak daude egun hotzetarako.

 

Gela batek birentzako ohea du, eta beste biek bi ohe dituzte. Azken bi geletan ohe gehigarria jartzeko aukera dago.

 

Hormetako bat gutxienez (kanpoaldekoa) harrizkoa da. Bi gela ekialdera begira daude, eta beraz, eguzkiak goizez jotzen die. Hirugarrena mendebaldera begira dago, eta eguzkiak arratsaldean ematen dio.

 

Egongela solairu honetan dago, gelen aldamenean, baina isolamendu akustikoa du. Lehenengo solairurako eskailera ere hemen dago

Escalera de acceso a primera planta