Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola  1zk—1

48499 Zeberio

Bigarren solairuko gelak

Etxeko gela guztiek bezala, bigarren solairuan dauden hiru gelek berokuntza zentrala dute, eta baita bainugela ere, hidromasaje-zutabeaz, komunaz eta konketaz hornitua. Horrez gain, bainugelan eskuoihalentzako erradiadoreak daude egun hotzetarako. Geletako bat suitea da.

 

Gela batek eta suiteak birentzako ohea dute. Gela bikoitzean ohe gehigarri bat jartzeko aukera dago, eta suitean bi jar daitezke.

 

Gelak txapitula-formakoak dira, eta guztietan hormak adreiluzkoak dira. Gela batzuetan hormak margotuta daude, eta beste batzuetan bistako adreilu zaharra agerian uzten dute. Suitea ekialdera begira dago, eta beraz, eguzkiak goizean jotzen dio. Gela bikoitza hegoaldera begira dago eta hirugarrena mendebaldera, eta beraz, eguzkiak arratsaldez ematen dio.

 

Solairu honen gailurreko egurrezko egitura ikusgarria da, eta baita ere teilatuarena geletako horma eta sabaietan.