Sarrera eta jantokia

Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola 1zk—1

48499 Zeberio

Jantokia etxeko sarreran dago, ia atariaren parean, bien artean eskaloi txiki bat baino ez dagoelarik.

 

Iraganean, zati hau abereen ukuilua zen; lehenengo solairua etxebizitza zen eta bigarrena, biltegia. Ukuilutik ezin zen beste bi solairuetara zuzenean igaro; horretarako, kanpoan, balkoiaren azpian zegoen eskailera bikoitza erabiltzen zen.

 

Nahiz eta solairuen egitura hormigoizkoa izan, kanpoko hormen harrizko egitura eta azken berrikuntza baino lehenago zegoen egurrezko egitura ere mantendu egin dira; horregatik iraganera itzultzen zaren inpresioa ematen du etxean sartzerakoan.