Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola  1zk—1

48499 Zeberio

Zeberioko harana Nerbioiko eta Arratiako haranen artean zeharka dago.

 

Haran estua da, eta beheko aldean Zeberio ibaia dago. Ibaiak eta bere ibaiadar ugariek zonaldea paradisu berde bihurtzen dute.

 

Gehiegi ibili gabe, haraneko edozein puntutik ibaiadarrei bizi ematen dieten iturrietako bat topa daiteke.

 

Harana inguratzen duten mendiak baxuak dira (500 eta 700m artekoak). Horregatik, eta baserri eta auzo gehienak magal erdian daudenez, basoa oso itxia ez den lekuetan ikuspegi zabal eta ederraz goza daiteke.

 

Nahiz eta hiritik hurbil egon (Bilbotik 20kmra), XX. mendeko industrializazioaren inpakturik ez du ia jaso, horregatik harana parke erraldoi bezala defini daiteke; ez dago dozena erdi industria edo tailer baino, haien artean ebaketarako zerraketa eta pinu egurraren eraldaketarakoak nagusitzen direlarik.

 

 

Hala ere, parke hori ez da naturala, gizakiaren eskutik izandako oso interbentzio gogor baten ondorioa baizik.

 

Natura maite dutenentzako paradisu berde baten antzekoa da, urez eta edertasun paregabea duten lekutxoz betea. Ezaugarri horiek ikuspegi ekologikoagoa dutenentzako, gizakiak aldatu ez duen natura gogoko dutenentzako ere aproposak dira.

 

Azken horiek Udala eta hainbat jabe pribatu hostozabalak landatzen hasi direla jakitea atsegingo dute, nahiz eta hori ere gizakiaren interbentzioa izan. Gainera, badaude berriz landatu ez diren guneak eta, ondorioz, baso atlantikoak lehen zuen lekuaren zati bat berreskuratzen ari da. Horrela, harana den pinudi erraldoi horren barruan, baso atlantikoko guneak antzeman daitezke.

 

Nekazaritza aktibitate ekonomiko moduan ez da ia existitzen. Barazkiak eta loreak dauden egutegi batzuk salbu, autokontsumorako baratze txikiak ikusi ahal izango ditugu.

 

Baratze horien ondoan, abeltzaintzarako zelaiak ere aurki ditzakegu, behi eta ardi aziendekin. Abeltzaintzako ustiategi bat edo beste kenduta, abere horiek zelaiak garbi mantentzearren edota kalitatezko okela jatearren zaintzen dira.

 

Haraneko egitura urbanoa sakabanatua da. Gune administratiboa Zubialde auzoan dago, udaletxea, kultura zerbitzuak, eskola, osasun zentroa, botika, banketxea, estankoa, elizetako bat eta frontoia dauden lekua. Auzo horren inguruan udalerrian dauden lau jatetxe-tabernetatik bi kokatzen dira.

 

Olatxu auzoan dagoen eta ultramarinoak saltzen dituen izen bereko jatetxe-tabernan, beste denda txiki bat eta beste harategi txiki bat izan ezik, ez dago haranean janariak erosteko komertziorik, ezta beste motakorik ere.

 

Dentsitate baxuko urbanizazio berri bat dago Zautuola auzoan, Zubialdetik gertu. Gainontzeko baserri eta auzoak haranean sakabanatuta daude.

 

Baserri eta auzo gehienak oso ederrak dira. Nahiz eta askok berrikuntza behar duten, gomendagarria da auzo horiek bisitatzea eta hortik ibilalditxo bat egitea.

 

Baserriez gain arkitektura erlijiosoa ere badago haranean, oso ondo kontserbatu diren 13 baseliza dago. Horiek ezagutzea interesgarria da, ez bakarrik berauek ikusteko, baizik eta kokatzen diren eremuak ezagutzeko eta paisaia begiesteko.

 

Era berean, Olabarrietako San Tomas parroki eliza bisitatzea ere interesgarria da, Ermitabarri auzoan. Bere errekarrizko harri zolak marrazki desberdinak eratzen ditu ataripean, eta sakristautzan dagoen museo erlijiosoa ere bisitatu daiteke.

 

Haranaren zati bat Gorbeiako parke naturalaren barruan dago, Zeberiotik bertatik goza daitekeena. Hala ere parkeko erdigunera hurbiltzea gomendatzen dizugu, horrela Gorbeiako gailurrean dagoen gurutzea igo ahal izango duzu (1.482m, Bizkaiko garaiena). Gurutzeak 17m-ko altuera dauka, eta 1907ko udaberritik dago bertan. Gailurrean eraiki zen hirugarrena da; lehenengoak (33m-koa) hilabete iraun zuen, eta bigarrenak (23m-koa) bi urte eta erdi.

 

Gehiegi ibili gabe ikuspegi on batez gozatu nahi izanez gero, Mandoiarako igoera hauta daiteke (634m). Gure etxetik ordu bete eskaseko ibilbidea baino ez da, itsasoa ere ikus daitekeelarik eguraldia ona bada.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorbeiako mendiguneko ikuspegi panoramikoa etxetik