Casa Rural   Ametzola     Landetxea  

 

 Ametzola

Zeberio (Bizkaia)

 

 

Telefonoak:

944046076

629429870  Mikel

609457016  Belén

Helbidea: Ametzola 1zk—1

48499 Zeberio

Baserria Zeberio ibarreko Ametzola auzoan dago, Gorbeiako parke naturalaren mugatik oso gertu, eta Bilboko Guggenheim museotik 25 kilometro ingurura.

 

Baserria XVI. mendekoa da jatorriz. XVIII. mendean jasandako sute baten ondoren birgaitu egin zuten, bi bizitzako etxe bihurtuz. Guk erosi genuenean, duela 25 urte inguru, erortzeko zorian zegoen eta erabat berreraiki genuen.

 

Etxea birgaitzerakoan material modernoak erabili ditugu, funtzionaltasunaren mesedetan. Hala ere, eraikinaren jatorrizko materialak mantentzen ahalegindu gara, beteak beste egurrezko egitura eta harrizko hormak, eta baita ere trenkada-multzoaren diseinua (egurrezko zutikoak trenkadetan sartuta). Horrez gain, armairuak egiteko baserriko egurra erabili dugu …...

 

Baserriaren irudiak gutxienez 100 urte atzera eramaten gaituen arren, eraikinak erosotasun-maila altua eskaintzen du: berokuntza zentrala, ur beroa berehala, hidromasaje-zutabeaz, komunaz eta konketaz hornitutako bainugela handia (3 eta 6 metro artekoa), eta eskuoihalentzako erradiadoreak gela guztietan.

 

Koltxoiak eta burkoak ortopedikoak dira eta haiei zein edredoi nordikoei akaroen kontrako tratamendua eman zaie. Edredoi eta burkoen azalak nahiz azpiko maindireak kotoizkoak dira, ukitzeko ahalik eta atseginenak izateko.

 

Egongela sofa erosoez hornituta dago, eta bi ingurutan banaturik. Haietako batean beheko sua dago. Guztiz hermetikoa denez, suari begira lasai egon gaitezke keak enbarazurik egin gabe.

 

Baserria Mandoia mendiaren hegoaldeko hegalean dago, irtengune lau batean. Horregatik, eguzkiak goizetik gauera etenik gabe jotzen dio. Bestalde, baserritik paisaia zoragarria ikusten da: Zeberio ibarreko zati handi bat du aurrean, Gorbeiako parke naturala barne (hegoaldean), Arratia ibar ederraren zati bat ekialdean, haren atzean Urkiolako parke naturaleko haitzak, eta Bilbo inguruko mendiak mendebaldean.

 

Urteko egun askotan, ibarraren hondoa hodei-itsaso batez estalita esnatzen da eta baserritik bista ikusgarriak daude. Ikuskizun paregabe horrek ordu bat baino gehiago irauten du.

 

Ametzolak, gainera, basa bizitzaz gozatzeko aukera ematen digu. Hegaztiak daude batez ere, baina beste animali batzuekin ere topo egin dezakegu, adibidez triku, azeri, katajineta eta katagorriekin. Saiak ere ikus daitezke inguruetan, altuera hartzen.

 

Erosi genuenean, baserriak pinudi bat zeukan inguruan. Pinuak moztu eta haien tokian lorategi txiki bat egitea erabaki genuen. Landare eta lore asko ditu, eta duela gutxi lorategi botaniko bat egiten hasi gara. Hainbat espezietako zuhaitzak landatu ditugu: Acer, Betula, Fagus, Notofagus, Quercus... lorategian berez jaiotako espezieak ere badaude, eta gure lurraldean nahiko urriak diren ale heldu batzuk ere bai.